miƩrcoles, 4 de junio de 2008

Hansel eta Gretel

1925-ko egun betetan, egunero bezala Alex, Hansel eta Gretelen aita, gaueko 10:00 etan etxeratu zen.
Egun horretan ez zeukan aurpegi ona eta emazteak harritua zera esan zion:
-Gau on maitea, gaur ez daukazu aurpegi ona…
-“Ez, egia esan da, ez da nire egun onena izan.”-Esan zion mahaian esertzen zen bitartean.
-Eta zer gertatu zaizu jakin badaiteke?
-Tabernan nengoela lan egiten, badakizu nortzuk diren Siziliako familia (mafia) ez…, ba barrura sartu eta pistola batez zera esan didate. “Negozioa galdu ez baduzu nahi, hilabetean behin guri dirua eman beharko diguzu eta horren truke guk segurtasuna emango dizugu” Baina zuk badakizu nik hemengo familia batekin tratu hori eginda dudala.
-Bai badakit, eta zer gertatu da!
-Tabernatik atera eta bat-batean nire tabernari sua eman diote…

Emaztea negarrez hazi zen eta Hanselek, logelan esnatuta zegoela, berdina egin zuen.
Hurrengo goizean denak apal-apal zeuden . Gretelek ezin zuen sinetsi goizean esan ziona bere amak, eskolako bidean zeudela kotxe beltz bat haien aurrean jarri eta barrura sartu zituzten biak.













Bidaian Hansel oso azkarra zenez kartel guztiak eta leku guztietara begira zegoen noizbait itzuliko baziren bidea jakiteko.
-Nora eramango gaituzue?-esan zuen Gretelek.
-Izo! Ez esan ezer!-Erantzun zion aurrean zihoan tipo batek.
Beldurrez Gretelek eskutik hartu zuen Hanseln…

Gurasoak, eskolara heldu ez zirenean jakin zutenean sekulazko ikara sumatu zuten barnean, Alexek bazekien nortzuk baitu zituzten, egun askotan leku guztietatik bilatu zituzten baina ez zuten arrastorik ere ez aurkitu.

Begiak zabaldu eta hor ikusi zuen Gretelek jostailu eder eta dibertigarrik, soilik berarentzako…
-Ez anaiatxo, jostailu hauek zu engainatzeko dira, gurasoak non bizi diren salatatzeko, nirekin berdina egin dute baina ez dute lortu… jipoi batzuk eman dizkidate baina gogorrak izan behar gara.
-Eta zer egingo dugu?-erantzun zion negarrez.
-Gurasoei eskutitz bat bidali diet tipo hauek ni ikusi gabe, eta hor idatzi diet nondik pasatu ginen gauden tokira eltzeko eltzeko.
-Noiz helduko dira…
-Pazientzia, gogorrak izan behar gara ta laster etxean izango gara.

Bat-batean atea zabaldu ta gizon bat makila batekin umeak lotsarik gabe jipoitzen hasi zen…




Alex etxera bueltatu ta hor ikusi zuen mezu bat:

Kaixo aita:

Hemen gaude biak bakarrik, beldurrarekin, eta noizean behin kolpeka jotzen gaituztela. Oraindik ez dugu ezer esan baina ez dugu denbora asko iraundako.

Gu gauden lekuraino eltzeko hemen jartzen dituen lekuetarantz jo…


Mxx azkar etorri


Alexek amorruz bere errebolberra hartu zuen eta pausu guztiak jarraitu hondoren heldu zen leku artara.
Barruan sartu ta bertan zeuden pertsona guztiak akabatu zituen, korrika semeak zeuden lekurantz abiatu zen.
Atean bi tipo zeuden ta bala bakarra zuen, eskerreko pertsonari buruan tiro egin zion, abiadura handiz eskopeta kendu ta 5 tiro sartu zizkion besteari bularrean.

Atea ireki ta hor zeuden biak, odolez bustirik negarrez dardarka… Alex haien gana joan zen baina semeak musukatu baino lehen poliziak atzetik hartu eta atxilotu zuen.


Semeak aske zeuden jadanik eta etxera eraman zituzten. Ama oso pozik zegoen baina senarra atxilotu zutela jakin zuenean bihotzeko bat eman zion.

Bi hilabete geroago ama sendatu eta Alex betiko kartzelaratu zuten, semeak Alexez pozik zeuden baina mina sentitzen zuten barnean mina eta amorrua…



“Horrela guraso batek den-dena eman zuen bere semeak salbatzeko, eta munduan egunero gertatzen den bezala, batzuk triste eta beste batzuk…”